XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beartsuai edo ezeukiai emonezkero zeruratu egiten dabela eztiño San Bernardok, toki onetan beintzat; baiña Jesus-ek, urrengo gogartean gogoratuko danez, aberats onak eskumaldean ipiñita, berba gozoz belarriak palagatu ta atsegin andiz biotzak beteko deutsez atzenengo egunean, aberastasunai urtepide ona emon eutselako.

Jaungoikoak gizartean berariaz daukaz gizon batzuk bere ordez artuta, Berak berenez beste gizonai egingo leuskioezan gauzak eurak egin daioezan.

Elizetan elizgizonak, Errege edo erregetzakoak erreiñuetan, urietan alkateak, etxadietan gurasoak, lantegietan ugazabak, ikastegietan maisuak dira Jaungoikoaren eskudunak eta zelanbait ordezkoak.

Eta euron antzera dira aberatsak be ezeukien artean.

Elizgizontasuna, eliztarren onerako barik, eurak berera ta aukeran bizi izateko artuta dauken elizgizonak erruki izatekoak dira.

Erregetasuna, mendekoen onerako barik, eurak berera ta aukeran bizi izateko artuta dauken erregeak erruki izatekoak dira.